San Joan Jainkoarenaren Ospitale-ordenaren iritziz, funtsezkoa da bertako langileek haren karismaren eta misioaren berri izatea, bereziki egiteko apostolikoetan gero eta erantzukizun handiagoak hartu behar dituzten une honetan. Beharrizan hori asetzeko, San Juan de Dios Fundazioak eta San Joan Jainkoarenaren anaien Gaztelako probintziak hitzarmena sinatu dute erakunde-formaziorako hainbat jarduera antolatzeko.
Gaztelako langileei bereziki zuzenduriko erakunde-formazio horren helburuen artean honako hauek daude:
- San Joan Jainkoarenaren mezuak gaur eguneko munduan duen garrantziaren berri ematea.
- Laguntzaile eta langileak Ospitale-ordenaren urgazpen-estiloan trebatzea.
- Laguntzaile eta langile guztiak Ordenaren proiektuarekin identifikatzea eta hari atxikitzea sustatzea, haren oinarrizko printzipioak eta balioak barneratu izanaren emaitza gisa.
- Kontratu-atxikipenetik bertatik erakundearen parte direlako sentipena piztea.
- Askatasun osoz, ordenaren karisman eta espiritualtasunean sakondu nahi dutenei formazio espezifikoa eskaintzea.