Gure asistentzia-eredua integrala da, eta funtsezko printzipio hauek ditu oinarri: pertsonen duintasunaren defentsa eta arreta dimentsio guztietan ematea: biologikoa, psikologikoa, soziala eta espirituala. Hospitalitate-balioek gidatuta, uztartzen ditu, batetik, zerbitzuen bikaintasun eta profesionaltasun gorena eta, bestetik, pazienteari edo erabiltzaileari eta haien familiei tratu gizatiar eta pertsonalizatua ematea.