Aurkezpena

Donostiako San Joan Jainkoarenaren ospitalea 1952an sortu zen. San Joan Jainkoarenaren Ospitale Ordenak kudeatzen duen osasun-zentro bat da.

Sorreratik bertatik, ospitalea inguruan sortu izan diren behar berrietara egokitu joan da. 25 urtez poliomielitisak jotako haurrak zaintzen jardun ondoren, 1977an, ospitale mediko-kirurgiko bihurtu zen. Beste 25 urtez iraun zuen horrela.

2002an, sortu zeneko 50. urteurrena ospatu zuen, eta, ordenak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin lotutako akordioaren ondorioz, jarduera mediko-kirurgikoa alde batera utzi, eta osasun mentalaren eremuan jarduteko prestatzen hasi zen. 2005eko martxoaren 1ean hartu zituen lehenengo pazienteak; guztiak Arrasateko San Joan Jainkoarenaren ospitaletik zetozen.

Gaur egun 81 ohe ditu, eta ospitale barruko zerbitzuak ematen ditu; batez ere, ospitalizazioa, buru-gaixotasuna duten eta egonaldi ertaineko ospitalizazioa behar duten pertsonentzat. Osasun-sarearen barruan, egonaldi ertaineko ospitalizazioetarako gunea da, eta batez ere Donostialdea eskualdeko eta haren mugakide diren eskualdeetako gaixoentzat lan egiten du. Ospitaleko jarduera Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin kontzertatuta dago.