Boluntariotza

Zer da San Joan Jainkoarenaren Boluntariotza?

Solidaritate-modu bat da, estu lotua dagoena San Joan Jainkoarenak sortutako Ospitale Ordenaren jatorriarekin. Ospitale Ordenaren balioen arabera, boluntariotza balio erantsi bat da pazienteen arreta integralean, eta espazio eta funtzio berariazkoak ditu.

Boluntariotza izaera zibileko erakunde bat da, San Joan Jainkoarenaren Ordenaren ideiekin bat egiten duena. Hauek dira boluntariotzaren helburuak: batetik, osasuna eta prebentzioa sustatzea eta, bestetik, gaixoen asistentzia eta bizi-kalitatea hobetzea. Boluntariotza, beraz, ez da jotzen eskulan merke gisa, ezta praktika profesional gisa ere.

Esparru legal eta etikoa

San Joan Jainkoarenaren Boluntariotza Juan Ciudad Fundazioan dago sartuta 2003az geroztik. Osasun- eta gizarte-eremuetako ikerketa, trebakuntza eta lankidetza sustatzen ditu Fundazioak Espainian eta garapen bidean dauden herrialdeetan.

Bi lege hauek arautzen dute San Joan Jainkoarenaren boluntariotza: 1996ko urtarrilaren 15eko Espainiako Boluntariotza Legeak eta Eusko Legebiltzarrak 1998ko ekainaren 25ean  onartutakoak. Boluntarioen eskubide eta betebeharrak zehazten ditu araudi horrek.

Halaber, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Nagusian erregistratua dago San Joan Jainkoarenaren boluntariotza, 2007ko uztailaren 4az geroztik (erregistro-zk.: 242-2007-B).

Zergatik behar da boluntariotza osasun mentalean?

Boluntarioak topikoetan eta aurreiritzietan oinarritutako estigmak hausten laguntzen duten eragile aktiboak direlako.

Boluntarioek gizarteak osasun mentalari buruz duen iritzia aldatzen laguntzen dutelako eta gizarte bidezkoago bat eta berdintasunaren aldekoago bat sustatzen dutelako.

Gaitz mental bat duten pertsonekiko harreman-eredu berriak eskaintzen dituelako.

Jarduerak:

Hainbat jarduera-motatan parte har dezakezu boluntario gisa.

  • Kirola: areto-futbola, pala, ping-ponga, saski-baloia, igeriketa…
  • Kultura: bisitak museoetara, kultur-etxeetara, liburutegietara…
  • Laguntza: paseatzeko, medikuarengana joateko edo gizarte-zerbitzuetara joateko, izapideak egiteko…
  • Aisia eta denbora librea: txangoak, afaltzera irtetea…

Gurekin harremanetan jartzeko

Helbide elektronikoa:

Telefonoa: 94 346 00 33