Hastapenak
San Joan Jainkoarenaren Ospitale Ordena 1898az geroztik dago Euskadin (Arrasateko Santa Ageda ospitale psikiatrikoa), baina Gipuzkoan egiten zuen ospitale-lana hedatzea erabaki, eta ospitale-zentro bat ireki zuen hiriburuan, “Haur elbarri behartsuei” laguntzeko berariazko xedearekin. 1952ko abuztuaren 24an inauguratu zen.
Nabarmentzekoa da Gipuzkoako herritar askok, modu altruistan, beren denbora librearen parte bat eskaini zutela eta dohaintzak eman zituztela ospitaleratutako umeen bizimodua animatzeko. Hona hemen garai hartako egunkari batek esandakoaren transkripzioa: “….meritu oneko San Joan Jainkoarenaren Ospitale Ordenak ofizialki inauguratu du Errondoko gainean, Juanistegi baserria eta Errondo-Txiki etxea zegoen lekuan, Gipuzkoako haur elbarri pobreentzako San Joan Jainkoarenaren Klinika Ortopediko zoragarria, diputazio probintzialaren, Donostiako Udalaren, probintziako udalerrien eta Gipuzkoako enpresa eta partikularren ekarpen ekonomiko eskuzabalarekin eta aipatutako ordenaren beraren baliabideekin, zeinak ez baitu ahaleginik ez sakrifiziorik xuhurtu, benetako kristau-karitatearen espirituaz bultzatuta, Gipuzkoari horrelako ongintzako zentro bat emateko, zeinaren beharra sumatzen baitzen”..