DONOSTIAKO SAN JUAN DE DIOS OSPITALEA ren helburua da egonaldi laburreko eta ertaineko ospitaleratze-erregimenean dauden gaixo psikiatrikoak artatzea, Ordenak bereizgarri dituen funtsezko printzipio hauen arabera: kalitatea, ingurumena eta segurtasuna. Printzipio horiei jarraituz, bezeroekin eta gure pertsonalarekin ditugun konpromisoak betetzen ditugu, eta, horrez gain, printzipio horiek betetzen direla bermatzeko, kalitatea, ingurumena eta laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistema integratu bat ezarri dugu, indarrean dauden arau hauek oinarri dituena: UNE-EN ISO 9001, UNE-EN ISO 14001, UNE 179003 eta OHSAS 18001 zehaztapena.
Zuzendaritzak, horretaz guztiaz jabeturik, kudeaketa-politika hau ezarri du, eta konpromisoa hartu du kalitateko, ingurumeneko eta segurtasuneko eskakizunak —hala gaixoekikoak nola langileekikoak— betetzeko. Hala, gure zerbitzuen kalitatea bermatu, ingurumena babestu eta gure jarduerek berekin dituzten arriskuak desagerrarazteko edo gutxitzeko ahalegina egingo da.
Testuinguru horretan kokatzen dira honako printzipiook:
- Bezeroaren eskakizunak nahiz kalitatearen, ingurumenaren eta segurtasunaren arloko lege- eta arau-eskakizun guztiak betetzeko konpromisoa dugu, gaixoen zein langileen segurtasunari dagokienez, bai eta erakundeak onesten dituen beste eskakizun guztiak betetzekoa ere.
- Kalitateari, ingurumenaren alorreko prebentzioari eta gaixoen segurtasunari dagozkien helburuak eta xedeak ezartzea eta etengabe berrikustea, adierazleen segimendua eginez, eta baliabide materialak helburu eta xede horietara egokitzea, etengabeko hobekuntzarako eraginkorrak diren mekanismoak sortu eta mantentzeko.
- Kutsadura prebenituz eta SAN JUAN DE DIOS OSPITALEAk eragiten dituen ingurumen-inpaktuen ebaluazioa eginez ingurumena babesteko konpromisoa dugu, kutsadura eta inpaktu horiek prebenitu, deuseztatu edo murrizteko. Natura-baliabideen kudeaketa arrazionala etengabe sustatzea; horretarako, energia modu eraginkorrean erabiliko da, eta baliabideen kontsumoa optimizatuko.
- Hauek kudeatzeko kultura bultzatzea: kalitatea, ingurumena, gaixoaren segurtasuna, eta laneko segurtasuna eta osasuna; era berean, langileari behar duen trebakuntza eta informazio guztia ematea, bere eginkizun guztiak behar bezala eta ezarritako segurtasun-estandarren arabera bete ditzan. Horrez gain, gaixoaren segurtasunari dagokionez, konpromiso hau gureganatzen dugu: gorabeheren berri erakunde barruan emango dugu, langileen konfidentzialtasuna gordez. Ospitaleko langile guztiei etengabeko prestakuntza eta informazioa ematea, ikaskuntza- eta sentsibilizazio-programen bitartez, eta kalitateari, ingurumenari eta arriskuen prebentzioari dagozkien jardunbide egokiak bultzatzea, bai beren zereginak betetzeko, bai gaixoaren segurtasuna zaintzeko.
- Lehengaien eta zerbitzuen hornitzaileek ere bezeroen gogobetetzean eta etengabeko hobekuntzan parte har dezaten lortzea; horretarako, gure enpresaren prozesuen beharrak azalduko dizkiegu, eta horiek betetzen lagunduko diegu.
- Barruko eta kanpoko komunikazio-kanalak hobetzea, gure jarduerak errendimendu ezin hobea izan dezan. Gaixoekin, bezeroekin, hornitzaileekin, Administrazioarekin eta publiko orokorrarekin komunikatzeko bideak ezartzea, gure jarduerak ingurunean duen eraginaren berri emateko.
- Gure langileen osasuna zaintzeko eta haien aurkako kalte oro prebenitzeko, lantoki seguruak eta baliabide egokiak eskaintzea eguneroko jardunean.
- Gure jardunean behar adinako arreta eskaintzea segurtasunari, laneko osasunari, suteen prebentzioari eta baliabide materialen eta ingurunearen kalteen kontrolari.
- Behar diren baliabide guztiak jartzea norberaren lesioak, lanbideari loturiko gaitzak eta ondasunen kalteak eragozteko.
- Politika hau ezagutzera ematea erakundeko langile guztiei, eta ulertaraztea politika hau betetzea enpresako kide guzti-guztioi dagokigula.
- Kudeaketa-sistema berrikustea, hura etengabe hobetuz joateko.
Interesatzen zaien eta eskatzen duten alderdien eskura dago kudeaketa-politika hau.