Lege-oharra

“Web-zerbitzu hau Donostiako San Joan Jainkoarena Ospitalearena da (aurrerantzean, Zentroa); erakundea 006858 zenbakiarekin inskribatuta dago Erlijio Entitateen Erregistroan. Helbidea: San Joan Jainkoarena bidea 12, C. Posta-kodea: 20009, Donostia, Gipuzkoa.

Baldintza Orokor hauek arautzen dute  Zentroak zure esku —erabiltzaile gisa— jartzen duen sanjuandedios-sansebastian.es Interneteko webgunearen (aurrerantzean, webgunea) erabilera.

Webgunea erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak, webgunera sartzen denean, erabat onartzen dituela webgunea erabiltzeko indarrean dauden Baldintza Orokor guztiak; beraz, ados ez badago, ez du webgunea erabili beharko. Zentroak beretzat gordetzen du Erabilera Baldintza Orokor hauek noiznahi aldatzeko eskubidea, baita aplikatzekoak diren beste edozein baldintza orokor edo partikular, erabilera-erregelamendu, jarraibide edo ohar ere. Eskubidea du, halaber, webgunea noiznahi eten, moztu edo bertan behera uzteko.

Marka erregistratuak: “sanjuandedios-sansebastian.es” eta “sanjuandedios-sansebastian.es” gure webgunean Zentroaren zerbitzuak identifikatzeko erabiltzen diren izenak, logotipoak eta tituluak gure Erakundearen marka erregistratuak dira. Gerta daiteke sanjuandedios-sansebastian.es-en ageri diren beste logotipo, izen, titulu edo marka komertzial batzuk gure Atarian afiliatuta dauden edo ez dauden bezero eta/edo erakundeen jabetzakoak izatea.

Erabiltzeko baimena: “sanjuandedios-sansebastian.es” webgunean dagoen informazioa, irudiak, testuak, dokumentuak eta beste edozein eduki gure webguneko edozein bisitarik kontsultatu ahal izango ditu, informazio-helburuekin soilik. Zentroak eskubidea du bere sarerako edo edukietarako sarbidea murrizteko, eta “sanjuandedios-sansebastian.es” webgunea erabiltzeko modu eta baldintzak noiznahi eta aldez aurretik abisatu gabe aldatzeko. “sanjuandedios-sansebastian.es” webguneko nabigatzaile/bisitarien ardura da legezko ohar honen edukiak berrikustea, gure Ataria erabiltzeko moduak eta baldintzak jakiteko.

Hirugarrenen Jabetza Intelektuala: Baldin eta inork (gure webguneko bisitatzailea izan zein ez izan) uste badu babestuak dituen lanak baimenik gabe erabiltzeagatik jabetza intelektualeko eskubideak urratu zaizkiola eta “sanjuandedios-sansebastian.es” webgunean argitaratuta agertzen direla, gure erakundearekin —Zentroa— harremanetan jarri ahal izango da, eta edukia erretiratzeko eskatu ahal izango du. Behar bezala egiaztatuz gero, berehala erantzungo zaio eskaerari.

Estekak / Hiperestekak: “sanjuandedios-sansebastian.es” webgunean agertzen diren esteka, link edo hiperestekei esker, erabiltzailea hirugarrenen sare eta/edo webguneetara irits daiteke; hala, gure bisitariei informazio gehiago ematen zaie. Esteka horiek egiteak eta “sanjuandedios-sansebastian.es” webguneko bisitariaren eskura jartzeak ez du esan nahi leku horiek edo han aurkitutako materiala onartzen edo gomendatzen denik. Zentroak ez ditu kontrolatzen eduki horiek, eta ezin da izan webgune horietan agertzen denaren erantzule. Zentroa ez da inola ere erantzule izango, baldin eta erabiltzaileak gune horietara sartzeagatik edo haiek edo haien edukiak erabiltzeagatik kalterik jasaten badu.

Spamming-aren aurkako politika: Zentroa SPAMaren praktikaren aurkakoa da (pertsona askori zuzendutako publizitate-mezuak, normalean komertzialak, posta elektroniko bidez modu masiboan eta jarraituan bidaltzea, pertsona horiek eskatu gabe). Horregatik, aldez aurretik baimenik eman gabe publizitateko SPAMa jasotzeagatik kaltetutako erabiltzaileak edo hirugarrenak Zentroarekin harremanetan jarri ahal izango dira hori berriro gerta ez dadin, arestian aipatutako helbidera edo helbide elektroniko honetara mezu bat bidalita: [email protected].

Aplikatzekoa den jurisdikzioa eta legea. Webgune honen edukiari aplikatzeko legedia Espainiakoa izango da, eta Zentroa, orrialde honen titular gisa, Donostiako epaitegi eta auzitegi eskudunen jurisdikziopean egongo da, erabiltzailearekiko harremanetik gatazkarik edo auzirik sortu eta ebatzi behar bada.

Telefonoa: 94 346 00 33- Helbide elektronikoa:  [email protected]

San Joan Jainkoarena bidea 12, C. Posta-kodea: 20009, Donostia, Gipuzkoa.