Xedea
Helburu nagusia da laguntza integrala eta integratua eskaintzea buruko gaitzak dituztenei, eta komunitateko zaintzaren jarraipena sustatzea, San Joan Jainkoarenaren Ordenaren balioak oinarri hartuta jardunez.
Asistentzia Psikiatrikorako Sareko partaide da ospitalea, eta sare horren funtzionamendua hobetzen eta osasuneko profesionalak trebatzen laguntzen du.
Ikuspegia
Arreta psikiatrikoan dugun ereduagatik barnean eta kanpoan aintzatetsitako erakunde bat izan nahi dugu, , eta Gipuzkoako lurralde historikoan arreta psikiatrikorako zerbitzu-sare bat eskaini.
Lanean dihardugu gure jardueretan erakunde aparta izateko, eta baliabideak eta gaitasunak modu eraginkorrean kudeatzeko. Hala, emaitzek erakundearen etorkizuna eta profesionalen, gizartearen eta, batez ere, bezeroen gogobetetasuna bermatuko dituzte.