Sortzailea

Joan Jainkoarena aitzindaria izan zen laguntza-jardueretan; izan ere, lehenengoa izan zen pazienteak gaixotasun-motaren arabera bereizten, eta ohe bat eman zion gaixo bakoitzari. 1538 eta 1539 bitartean sortu zuen Granadan lehenengo ospitalea. Joan Jainkoarena iraultzailea izan zen garai hartarako; izan ere, hark eta haren kideek berotasun gizatiarrez tratatzen zituzten gaixoak.

Gaixoei eta behartsuei harrera egiteko modu hori konbertsio-gertaera bat bizi ondoren sortu zen. Joan Avilakoari predikatzen entzun ondoren, halako zirrara espiritual bat sentitu zuen ezen oihuka eta garrasika hasi baitzen. Erotzat hartu eta Errege Ospitalean sartu zuten. Han, erotuta dauden pazienteei ematen zaien tratamendu bera jaso zuen: ziega ilunetan egon zen, eskuak lotuta; zigor-kolpeak eman zizkioten; ustekabean bainatzen zuten; exorzismoa egiten zioten; eta kateatuta egon zen.

Esperientzia horren ondotik, bere ekarpena izango zena aurkitu zuen, eta Jainkoari eskatu zion ezen, handik ateratzen zenean, pertsonak beste modu batera tratatuko zituen ospitale bat eduki nahi zuela. 1538 eta 1539 bitartean, Joan Jainkoarenak bere lehenengo ospitalea sortu zuen Granadan, iraultzailea garai hartarako, gaixoek Joanen eta haren kideen aldetik jasotzen zuten tratuarengatik eta berotasunarengatik, eta aitzindaria izan zen asistentzia-jarduerarengatik; pazienteak gaixotasun-motaren arabera banandu zituen lehenengoa izan zen, eta gaixo bakoitzari ohe bat eman zion.

João Cidade 1495ean jaio zen Portugalgo Montemor-o-Novo herrixkan, Alentejo eskualdean. Berrogei urte bete arte hainbat abentura bizi izan zituen, eta zenbait ofiziotan aritu zen: artzain, soldadu, igeltsero, liburuzain.

1550eko martxoaren 8an hil zen.

Haren ehorzketa aparteko dolu- eta mirespen-adierazpena izan zen, bai harenganako, bai haren lanarenganako, herriaren, nobleziaren eta garai hartako agintarien aldetik. 1886an, ospitaleen eta gaixoen zaindari izendatu zuten. 1930ean, gaixoen eta haien elkarteen zaindari. Gainera, suhiltzaileen zaindaria da, Granadako Erret Ospitalean izan zen sute bat itzaltzen egin zuen lanagatik: ospitalean zeuden gaixo guztiak onik ateratzea lortu zuen.

Privacy Preference Center

Cookies de navegación

Mejora la navegación y la velocidad de carga de la página

__cfduid

Publicitarias

Estas cookies se establecen a través de vídeos de youtube
incrustados. Registran los datos estadísticos anónimos
sobre, por ejemplo, cuántas veces se reproduce el vídeo y
las configuraciones que se utilizan para la reproducción.

1P_JAR

Analíticas

ID utiliza para identificar a los usuarios

Se utiliza para monitorizar el número de peticiones al
servidor de Google Analytics cuando se utiliza el
Administrador de etiquetas Google

ID utiliza para identificar a los usuarios durante 24 horas
después de la última actividad

_ga, _gat, _gid